Irudian elikagaiak

Gaur egungo egoera zail honetan Gipuzkoa eta Euskal Herri osoan familien egoera gero eta larriagoa bilakatzen ari da zenbait kasutan. Langabezian egoteaz gain, bada jatekorik ez duen jendea. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak beharrean dauden pertsonei laguntzea eta janariak alferrik ez xahutzea du oinarri nagusi.

Hori dela-eta, DBH 4ko ikasleok zuekin harremanetan jartzea erabaki dugu. Gure helburua janari bilketa egitea da eta horrekin lortutakoa Gipuzkoako Elikagaien Bankura bidaltzea.

Horretarako, familioi zuen seme-alabekin bakoitzari ahal duzuena bidaltzea eskatzen dizuegu. Maiatzaren 23 eta 24an izango da janari-bilketa eta ikasleek etxetik ekarritakoa gelan utziko dute. Zerrenda honetako janariak ekartzea gomendatzen dizuegu: olioa, arroza, pasta, lekaleak (dilistak, txitxirioak...) kontserbak... hau da, iraungitze-data luzea duten elikagaiak​. Aurten ere, familia batzuek pairatzen duten pobrezia energetikoa dela eta, bereziki, prestatutako jakiak eskatu dizkigute, berotzea besterik behar ez dutenak alegia.

Mila esker.

DBH 4. mailako ikasleak