Argazkian Euroclio-ko irakasleak ikastolako irakasleekin

Euroclio (European Association of History Educators) historia irakasleen Europako elkartea da. Aurten Donostian antolatu dute urteroko kongresua apirilaren 2tik 7ra eta beste hainbat hitzaldi, ekintza eta bisitaren artean, apirilaren 6an gurean izan ziren Jone Beldarrain eta Larraitz Valverde irakasleek DBH 3ko ikasleekin egin ohi duten Social Sciences saioa behatzen.

Bisitaldi interesgarria izan zen irakasleen praktikak aztertu eta elkar ezagutzeko.