Argazkian Axularreko ordezkariak Cesar Etxeberriarekin

Axularreko zuzendaria, lehendakaria eta IKT taldeko hiru kide Lizarrako ikastolan izan dira hango sare informatikoaren arkitektura eta kudeaketa ezagutzeko. Lizarrako ikastola aitzindaria da irakaskuntzan software askearen erabilpenean. Oso bisita interesgarri eta probetxugarria izan da.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Lizarrako ikastolako IKT arduraduna den Cesar Etxeberriari eta zuzendaritzari.