Sari-banaketako argazkia

Maiatzaren 19an, goizeko 11:00etan, 2016-2017 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin da Donostian, Tabakalerako zinema-aretoan.

Bertan izan dira Galtzagorri Elkarteko presidentea, Iñaki Markotegi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia, Mikel Irizar, eta Tabakalerako Kultura zuzendari Ane Rodriguez, besteak beste.

Horrez gain, ikasturte honetan lehiaketan irakurgai izan diren liburuen egile, itzultzaile eta editoreak ere izan dira ekitaldian; hala nola, Iñaki Mendiguren itzultzailea edota Eukene Herrera, Ibaizabal argitaletxearen izenean.

Iturria: Galtzagorri

Beste artikulu honetan Axularreko DBH 4ko ikasleen bi lan finalista izan zirela eta horietako batek publikoaren saria lortu zuela informatu genuen.