axular - euskal dantza

Euskal dantza

Euskal dantzak lau alde garrantzitsu dauzka: kirolekoa, artistikoa, psikologikoa eta kulturala.

Kirol aldeak onura fisikoak dakartza (bihotz zein arnasketaren hobekuntza, muskuluen indatzea, malgutasuna, erresistentzia, oreka…). Ekintza artistikoa izanez, psikomotrizitatea, musika-entzumena, erritmoa eta oroimena, besteak beste, bultzatzen ditu. Onura psikologiko batzuk taldeko ekintza izatetik ondorioztatzen dira, esaterako, taldekide sentitzea, egoera zailak gainditzea, helburuak elkarrekin lortzea, trebetasun berriak lortzea, harreman onak sortu festibaletan parte hartzeko bidaietan, oinarrizko baloreak ikastea (elkartasuna, sakrifizioa, diziplina…). Kultur aldeak euskal tradizio aberatsa ezagutu eta preziatzearekin zerikusia dauka, izan ere Axularren xedeetako bat euskal kultura bultzatea baita. Informazio gehiagorako: www.geroaxular.com


Ordutegi eta taldeei buruzko informazio gehiago

Ekintza Gero Axular Dantza Taldeak antolatzen du.
Koordinatzailea: Juan Luis Unzurrunzaga – 659063941 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.