Gure ekintza hezitzailearen oinarrizko printzipioen artean aprendizai esanguratsuen eraikuntza ziurtatzea egongo da. “Aprendizai esanguratsuaz” zera ulertzen dugu: ikasleak berak dakien horretatik eta irakasleak informazio berria azaltzen dion moduari esker munduari buruzko bere ezagutza berriz antolatzen duen eta errealitatezko beste egoeretan aplikatzen dueneko aprendizaia, alegia.

Aprendizaiaren materiala ikasleak jadanik dakienarekin harremantzen denean eta aurreko egitura kognitiboan barnera daitekeenean, iraunkor eta egonkorra izanik. Zertan datza? Ezagutza-eskemak aldatzean datza. Horrelakorik gerta dadin nolabaiteko kontraesana sortu beharra dago ikasleak dakienarekin, eskema kognitiboen hasierako oreka hautsiz. Desoreka horrek goragoko maila kognitibo batean berrorekatzera eraman behar du. Hori interbentzio-hezitzailearen araberakoa izango da.

Behin aprendizaia esanguratsuaren kontzeptua argi edukita, gure metodologiak alde hauek kontutan hartu beharko ditu:

Ikaslearen garapen-maila

Ikaslea dakienetik abiatzen da, ikaslearen garapen mailari dagozkion arrazoimen-ahalmenetatik eta aurrez barneratu dituen ikaspenetatik. Ikasleek berez aprendizai esanguratsuak sortzea ahalbideratuko dugu. Oroimen ulerkorra konstruktiboki hezituko dugu, informazioa metatzen duen egitura kognitiboa zenbat eta aberatsago izanda, are errazagoa izango baitzaio ikasleari aprendizaiak berez lortzea. Azken finean, ikasleek ikasten ikastea da gure helburua.

Helburuen funtzioa

Helburuak edukiak baino garrantzitsuagoak dira, aprendizai esanguratsuaren barneraketak ikasteko ahalmena aldatzen duelako eta ez da bakarrik aurrekoaren gainean pilatzen. Era esanguratsu batean ikastea proposatutako helburu didaktikoetara iristeko modu egokiena da. Helburu horiek trebetasun eta ez eduki moduan formulatuko dira.

Irakasleriaren funtzioa

Irakaslearen lana ez da jada ezagutza transmititzea, baizik eta: - Aurreko ezagutzak eta ikaslearen garapen maila deskubritzea, bloke tematikoak ikuspegi horretatik enfokatzeko. - Ikasleari mundua irudikatzeko erabiltzen zituen eskemak aldatzeko beharra sentiaraziko dion gatazka kognitiboa probokatzeko gauza izatea. -Ikasleari adimen-eskema horiek berrorekatzen lagunduko dion materiala eskaintzeko kapaza izatea. Horren guztiaren ondorioz, irakasleak jakin behar du hurrengo faktoreez baliatzen: - Bloke tematikoen egitura logikoa. - Ikaslearen egitura logikoa.

Ekintzen antolaketa

Irakasleak egoerak programatuko ditu ikasleak horien bidez ondorengo gauzak lortu ahal izateko: - Bere aurreko ezagupenen mugapena sentitzea. - Bere ezagupenen sendotasun falta esperimentatzea. -Errealitatea ulertzeko eskema kognitibo egokiagoa deskubritzea. Irakaslearen funtzioa dinamizatzailearena dela. Aktibitateak egiterakoan bere ikasleen aprendizai autonomoaren posibilitateetara egokituko da. Ikaslea berez iritsi ezin den horretara heltzen laguntzea izango da bere funtzioa, garapen maila berriak erdiesteko asmoz. Programatutako ekintzak zailtasun maila ezberdinekin diseinatuko dira, ahal duten ikasleek sakontzen jarrai dezaten. Aprendizai esanguratsua ahalbideratzeko erabiliko ditugun aktibitate motak: - Hastapen-motibazio aktibitateak. - Ikertze-aurrekontzeptu aktibitateak. - Informazio- aktibitateak. - Ikerketa- aktibitateak. - Aplikazio- aktibitateak.

Ebaluazioaren funtzioa

Ebaluazioaren irizpide uniformea ez da baliagarria. Ikasleak era esanguratsuan ikasi duena ebaluatu behar da, horrek dakarren garapen pertsonalarekin. Ebaluazioa trebetasunena eta ez bakarrik ezagupenena izango da. Ez da bakarrik emaitza ebaluatuko, prozesu osoa baino. Hau da, hasierako egoera, egoera hori hobetzeko prozesuan zehar proposatu diren aktibitateak, irakaslearen funtzioa, etab. Ez dugu ebaluatzen ikasleari etiketak ipintzeko, heziketa-prozesuarekin jarraitzeko erabakiak hartzerakoan jujatzeko elementu askiak izateko baizik.

Aprendizaia esanguratsuaren faseak

Lehenbiziko fasea. Hasierako ebaluazioa: - Aurrekontzeptuak. - Abiapuntuaren ezarpena. - Heziketa-interbentzioaren egokitzapena. - Lan-plana. -Bigarren fasea. Ebaluazio prozesuala: - Aprendizai esanguratsua. - Material potentzialki esanguratsua. - Estrategia kognitiboak. - Gatazka kognitiboa. - Motibazioa. - Harreman esanguratsuak sortzea. - Egitura kognitiboaren berrorekatzea. - Barneratutako ezagutzaren azalpena.

Aniztasunaren trataera

Gure zhpn esaten den moduan, gure ekintza hezitzailearen lerro metodologikoak ikasle bakoitzaren beharrei erantzuna ematen saiatzen dira, norbanakoei egokitutako lanaren bidez. Hori dela eta, ikasleriaren aniztasuna beti ere kontutan izan behar dugu. Gaiari buruz egindako hausnarketen ondorioz, Ikastolan aniztasunaren trataera nola ulertu eta barneratzen dugun azalduko dugu. Ikasleriaren aniztasuna bultzatzen dugu, eta inolaz ere desagerrarazi. Irakasleen mentalitatea garrantzitsua da. Hezkuntzaren profesionalek ebaluazio- eta metodologia-akordioetara iritsi behar dute gelan aurkituko duten aniztasunari merezi duen atentzioa dedikatzearren, ahal den neurrian egokitzapen curricularrak saihestuz. Lizeoan eskaintzen dugun heziketaren kalitatean faktore funtsezkotzat jotzen dugu aniztasuna. Kalitatezko hezkuntzak gure bezero, hau da, gure ikasle eta gurasoen behar eta eskariak asetu behar ditu.

Gure hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztiek pozik egon beharko lukete jasotzen eta ematen duten zerbitzuarekin, bai ikasle eta gurasoek, baita irakasleek ere.

  1. Aprendizaia esanguratsua zer baldintzetan agertzen den:
  2. Ikaslearen egitura psikologikotik eta arloaren egitura logikotik ezagutza potentzialki esanguratsua denean sortzen da.
  3. Ikasleak aprendizaiarekiko jarrera positiboa daukanean sortzen da, hots, motibaturik dagoenean.