Lehen Hezkuntzan erabiliko dugun metodologia didaktikoa ikaslearen garapen orokorrera zuzenduta eta oinarrituta izango da, bere esperientziak aprendizaiekin uztartuz (konstruktibismoa). Irakaskuntzak zentzu pertsonala hartzen du eta ikasle bakoitzaren ikas erritmo desberdinetara egokitzen da. Edukiak arloka ondo antolatuta daudenez, zentzu orokor eta integratzailea dute eta lehen aipaturiko metodologiarekin bat eginik lantzen dira. Lengoaiak eta irakaskuntzaren oinarriak ahozkoak, idatzizkoak, ikustekoak, grafikoak, plastikoak eta erabilgarriak dira. Gure ikasleei eskatuko zaizkien lan motak banakakoak, taldekoak, monografikoak, ikerketa xumeak eta zenbait ariketa zuzendu izaten dira. Harremanetarako komunikabideak talde handia zein txikia, banakako zein taldeko lanak, eztabaidak, etab dira.

Ikerketa- eta hausnarketa-lanak azalpen edo erakusgarriak baino garrantzizkoagoak dira, etapako ziklo desberdinetara egokituz. Laburbilduz, gehien erabiltzen den metodoa esperimentala da, tailerrak, ingurua, informazio bideak eta laborategien bitartez, eta gutxiago azalpenezko edo erreferentziazko metodoa. Dena den, nahiz eta etapa hau bere osotasunean bat bezala hartu, ziklo bakoitzak dagozkion egokitzapen metodologikoak behar ditu, ezin baitira eta ez baitira izan behar gauza bera Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailak. Amaitzeko, etapa hauetako ikuspen metodologikoari buruzko bi kuestio: lehenik, erabiltzen dugun metodologi aniztasunak gure lana aberasten du, gehienbat metodo esperimentala erabiltzeak ez baitu ukatzen noizbait ikuspegi magistrala erabilgarria izatea. Bigarrenik, arlo bakoitzean metodologia erabilgarriak diren aspektu zehatzago eta partzialak area desberdinetako gelako programazioekin batera aurkezten da.