ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak webgune hau erabili baino lehen. Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta webgunea ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. NOR GARA?

AXULAR LIZEOAk ondorengo helbidea du: Arostegi 10, 20009 Donostia. Webgune honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 943 31 60 66. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

axular.eus, axular.net, www.axular.eu, www.axular.com eta www.axular.org domeinuak AXULAR LIZEOArenak da.

2. ZER DA AXULAR LIZEOAREN WEBGUNE DELAKOA?

Orain AXULAR LIZEOAren webgune batean zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta AXULAR LIZEOAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko. Webgune guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen..

3. FITXA TEKNIKOA

Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du, hobe PCko edo Mac Intosheko nabigatzailearen bertsioa eguneratua bada. Halaber, monitoreak gutxienez 800 x 600 pixel izango ditu (handiago balitz, hobe) eta Macromediako Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. AXULAR LIZEOAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4. WEBGUNEAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK

Webgune hau AXULAR LIZEOArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak AXULAR LIZEOArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra webgune eta helburuekin bat webgunea erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo AXULAR LIZEOAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta AXULAR LIZEOAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein webgunetan edo sare informatikotan erabiltzea.

5. WEBGUNEA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Webgune hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Webgunearen erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.

6. IRAUPENA

Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, AXULAR LIZEOAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek webgunean bertan agertu beharko dira.

7. BERMEAK BAZTERTZEA

AXULAR LIZEOAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, AXULAR LIZEOAk ez ditu bermatzen webguneko edukiak, ezta webgunearen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezak matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo webgunean sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, AXULAR LIZEOAk webgune honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

8. ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, AXULAR LIZEOA ez da izango webgunearen edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango AXULAR LIZEOAk edo AXULAR LIZEOAk baimendutako edozein ordezkarik kalteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean AXULAR LIZEOAren erantzukizunak erabiltzailea webgunera sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9. ESKUMENA

AXULAR LIZEOAk ez du kontrolik webgunea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Webguneko erabiltzaileak eta AXULAR LIZEOAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute webgunearekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10. DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.axular.net webgunearen helburu nagusia AXULAR LIZEOAren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da. Datu pertsonalak babesteari buruz, AXULAR LIZEOAk legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan

a) Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
b) Datuak biltzearen helburua Informazioaren hartzaileak
d) Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera
e) Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak
f) Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera
g) Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.

AXULAR LIZEOAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna AXULAR LIZEOA izango da. Helbidea honako tokia du: Arostegi, 10, 20009 Donostia; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

a) Produktu eta zerbitzuen berri ematea
b) Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak webgunen parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. AXULAR LIZEOAk ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.A

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, AXULAR LIZEOAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta AXULAR LIZEOAk besterik ez dakite.

Halaber, AXULAR LIZEOAk fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio AXULAR LIZEOAri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.

Cookiak erabiltzeari dagokionez, AXULAR LIZEOAk honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, AXULAR LIZEOAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo AXULAR LIZEOAk erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.axular.net webgunetik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".

11. BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure webgunea. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintzka aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak webgune edo AXULAR LIZEOAren beste web guneak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.