Balio etiko batzuk sustatzera konprometitzen gara, hala nola, pertsonaren duintasuna, giza eskubideak, parte hartze eta ekinbide demokratikoa, elkarren arteko errespetua, gogorkeriaren gaitzespena, ingurumenarekiko begirunea eta, oro har, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotzen diren eskubideak, alegia.

Herri baten kulturaren sustraia hizkuntza dela kontuan izanik, gure ikasle guztiek beren ikasketak euskaraz jarraitzea eta euskararen erabilpena egunetik egunera indartzea gure ahaleginen ardatza da, gaztelaniaren erabilera egokia ere bermatuta eta ingelesaren irakaskuntza egokia 4 urtetik 18ra ziurtatuz. Era berean, ikasle guztiek DBHn frantsesa ikasi eta Batxilergoan hizkuntza horrekin jarraitzeko aukera dute. Gure jarduera hezitzaileak ikasle bakoitzaren premiei erantzun egokia eman diezaien ahalegintzen gara, jarduera indibidualizatzailearen bidez.

Ikastolen Elkarteko partaide gara. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioan gaude. Eusko Jaurlaritzak emandako kalitatearen Zilarrezko Q eta Urrezko Q agiriak ditugu. Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Kalitatearen Ohorezko Aipamena eman digu.

Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, webgune hau sakonago bisitatzea aholkatzen dugu, bereziki proiektu, orientazio eta etapei dagozkien atalak.

Xedea, ikusmira eta baloreak. Dokumentua PDF formatuan jaitsiAxular Lizeoan izan duen esperientzia azaltzen duen praktikako ikasle ohi baten webgunea
Bideo honetan ikastolak zer diren, nolakoak diren eta zertan bereizten diren adierazten da