Txertoei buruzko informazioa

Substantzia biologikoak dira txertoak eta, normalean, injekzio bidez administratzen dira. Helburua pertsona txertatuaren sistema inmunea estimulatzea da gaixotasun infekzioso jakin batzuen aurrean bere osasun babesteko. Txertaketa da osasun publikoan gauzatzen den interbentzio eraginkorrena bizitzak salbatzeko eta osasun ona sustatzeko. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko webgunean gure erkidegoko txertoen programa kontsulta dezakezu.

Ikastolako txertaketa eta osasun-miaketen egutegia

Osasun azterketak: HHko 2. mailan ikusmen-zorroztasunaren azterketa. LHko 1. eta 5. mailetan eta DBH 2n azterketa fisikoa (martxoan egiten da). Ikusmena, entzumena, pisua eta garapena, bizkarrezurra (LH 5 eta DBH 2n soilik) eta pedikulosiaren sumaketa. 2003-04 ikasturtetik DBH 2ko ikasleei tentsio arteriala neurtzen zaie.

Txertaketak: LH 1: Difteria, tetano, kukutxeztula eta polioa (azaroan). DBH 1: Hepatitis “B” (1. dosia: irailan, 2.a urrian, 3.a apirilean). DBH 4: Tetano eta difteria (azaroan). 2004-05 ikasturtean Osakidetzak C meningitis kontrako txertoa 11 eta 20 urte bitarteko biztanleriari ematea erabaki zuen. Guraso eta ikasleei osasunaren azterketa eta inmunizazioei buruzko informazioa emango zaie. Txerto guztiak familiaren aldez aurretiko baimenaz jarriko dira.

FARMACEUTICOONLINE, SALUDALIA eta TU PEDIATRA web guneetan osasunari buruzko aholku interesgarriak aurkituko dituzu.

Txertaketen egutegi orokorra

Espainiako Pediatria Elkarteak (AEP) txertoen egutegi berria urtero argitaratzen du. Bertan beharrezkoak zein komenigarriak diren txertoak zehazten ditu. Beheko estekan egutegi horren laburpena aurkituko duzu.

Txertaketen egutegia. PDF formatuan jaitsi

axular - revsiones vacunas