axular - orientarOrientazioa, gure ikaslegoaren hezkuntza integrala deritzaiona lortzeko darabilgun BITARTEKO bat da, beste batzuen artean. Halakoa izango da: Aurre hartzen duena eta aurrikusten duena, hau da, sendatzera baino lehenago aurrikustera bideratua. Hori dela eta halako garrantzia ematen zaio Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.Orekatzailea eta osagarria, gure ikaslegoaren inguruan ikastolan ikus ditzakegun hutsune litezkeen haien aurrean. Ikasleen aniztasuna eta norbanakoaren garapena bultzatzen duena. Irakasle guztien, tutore izan ala ez, eta Orientatzaileen ardura da gainera.

Funtzioak

Honako galdera hau erantzungo litzateke: Zertarako Orientazioa?

  • Ikasleak, gurasoak eta irakaslak orientatzeko.
  • Tutoreak eta gurasoak aholkatu.
  • Tutore eta gurasoekin elkar lanean aritu.
  • Guraso, irakasle eta ikasleen artean informazioa zabaldu.
  • Ikasle eta gurasoekin parte hartu.

Kasuan kasukoa, aurreko funtzioak talde hauengan beteko dira:

  • Ikasle guztiengan.
  • Ikasle jakinengan.
  • Tutore/irakasleengan.
  • Zuzendaritza taldearengan.
  • Familiarengan.
  • Kanpoko inguruarengan (Berritzegune,...).

Antolaketa

Galdera hau erantzungo luke: Nola garatu Orientazioa?
Talde eta banakoaren beharrak igarriz.
Behar horien analisia, diagnostikoa, erabaki harrtzea, jarraipena eta ebaluatzea eginaz.
Formazio eta aholkularitza ekintzak garatuz.

 

Baliabideak

Orientazioa "zeren bitartez?" eta "nork?" burutuko duen adieraziko digu. Atal honetan batetik Giza baliabideak bereiztuko ditugu, eta bestetik Baliabide materialeak: Giza baliabideen artean hauek daude: Psikologoa, Bigarren Hezkuntzako orientatzailea, tutoreak, irakasleak, familia, fisioterapeuta, logopeda eta laguntza irakaslea. Baliabide materialeetan berriz, hauek erabiliko ditugu: bibliografia eta psikopedagogia materiale, hainbat gune eta denbora, Guraso Eskola eta gure fitxategietako dokumentazioa.

The skills needed in the 21st century