Axular Lizeoawww.axular.net

Eztabaida-taldeen aurkezpenera itzuli Foruak Mezu bat idatzi Idatzi zure mezua
GURASO ESKOLA
ESCUELA DE PADRES
Guraso Eskolarako iradokizun eta aholkuetarako eztabaida-taldea.
Foro de sugerencias y consejos para la Escuela de Padres.


Orrialdea: 1 Guztira: 1 - 1

PABLO ARRIETA AIZPURU   gurasoa   Fedearen Pasealekua 48   2004/03/18 
p.arrieta@euskalnet.net    
GURASO ESKOLAri dagokion «escuela de padres» itzupenarekin egin den izen deiturari buruzkoa da nire iruzkina. Ondo dago «aita» garenok identifika gaitezen gure ardurataz, baina hortik DV egunkarian (2004-03-17) egunean Axularreko Guraso Eskolaren ekintzako adierazpen batean «EDUCACION PATERNA» izenburupean egindakoa gehiegikeri bat iruditzen zait, amak direnak bertaratzea debekatua balute bezala. Zer konpondu berriro hau gerta ez dadin? «Escuela de Padres» itzulpena edo kendu edo moldatu. Generoari buruzko tratamendu neutro bat bilatuz, «escuela de familia» edo antzeko bat. Bidebatez heziketan generoa eta etxeko-zaintzan (uztarturik) buruzko hitzaldiren bat antolatzea interesgarria litzateke.
Egileari erantzuteko klikatu hemen
Erantzunak:
 

ARANTXA MOKOROA
Axular
Donostia [2004/03/18]
amokoroa@axular.ikastola.net -
Egia da euskarak buruhauste gutxiago ematen digula generoen trataeran. Azken urteotan Ikastolak erdaraz egiten zituen dokumentu guztietan arrobak idazten burubelarri aritu ondoren, irakasle batek RAEri kontsulta egin eta arrobak gaitzesten zituela erantzun zitzaion. “Padres” hitzak, pluralean, aita zein amari badagokio ere, “paterno” aitari soilik dagokion kontzeptua da, arrazoi osoa duzu. Hala ere, akatsa kasu honetan ez da gurea izan. “Escuela de padres” berez egokia eta ohikoa izanda, “Escuela de familia” izendatzeko zure proposamena aztertuko dugu. Datorren ikasturteari begira ere koheziketa hitzaldia antolatuko dugu. Mila esker hobetzen laguntzeko zure iradokizunarengatik.

 
IKER   Badator elkartea   Donostia   2004/03/9 
badator@badator.com   www.birakusi.com  
BIRAKUSI 7 -12 urte bitarteko haurrei ( lehen hezkuntza ) euskaraz zuzenduriko argitalpen bat da eta bi euskarri ditu: A.-) Aldizkaria: urtean 4 zenb. argitaratuko dira irakurgai eta ilustrazio irudimentsuez beterik. B.-) Web gunea: aldizkari zenb. bakoitzarekin erlazionatutako irakurgai, abentura, joko eta denborapasa berri asko. Proiektuaren helburua 7 - 12 urte bitarteko haurrei irakurketara eta teknologia berrietara hurbiltzea da; irakurketa zaletasuna pizteaz gain teknologia berriak, internet sarea eta ordenadorearen erabilpena ikasteko aukera izango dute; alde ludikoa ahaztu gabe eta metodologia berri, fresko eta interaktibo batez. NOLA ERABILI: BIRAKUSI aldizkariak dakarren ipuia irakurri. Konektatu www.birakusi.com web gunera. Web guneko abentura eta joko interaktiboetan mota askotako galderak egingo zaizkigu ( haurraren ulermena eta arreta lantzen dituztenak, batipat ). Erantzun egokiak emanez ikasi, ondo pasatu eta abentura asko bizi ahal izango dira. Ikastola eta eskola ezberdinetan erabiltzen dute iada irakasleek: irakurketa modu ludiko eta erakargarri batez lantzen da, ordenadorea erabiltzen eta internet sarean nabigatzen ikasteko balio du eta haurrek primeran pasatzen dute pertsonai ezberdinen xelebrekeriekin! NON LORTU: a href=http://www.birakusi.com target=_blankwww.birakusi.com/a web gunean bertan eskatu daiteke aldizkaria (2.50 Euro). Urtebeteko 4 zenbakiak: 10 Euro. Informazio gehiago: a href=http://www.badator.com target=_blankwww.badator.com/a | a href=mailto:badator@badator.combadator@badator.com/a
Egileari erantzuteko klikatu hemen
 
MARGA MENDIZABAL   Pertsonala   Donostia   2004/02/25 
joljo@redestb.es    
Gustatuko litzaidake jakitea ikastolan daukagun eskola aseguruak ze kobertura daukan. Erantzungo didazuelakoan agurtzen zaituztet
Egileari erantzuteko klikatu hemen
Erantzunak:
 

JESUS ETXANIZ
Axular Lizeoa
Donostia[2004/02/26]
-
Zure galderari erantzuteko zera adierazten dizut: 2 urteko haurrengandik hasita DBH 2 bitarteko ikasleek EZ DUTE Ikastolako asegurorik, gurasoen aseguru barnean baitaude. DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasleek ESKOLA ASEGURU OFIZIALA dute derrigorrezkoa dena eta Gizarte Asegurantzaren barnekoa. Horretarako urtero kuota bat ordaintzen dute. Besterik gabe, ondo izan.

 
MIREN     Donostia   2003/03/31 
   
Me gustó mucho la charla de Javier Elzo. ¿Teneis pensado realizar mas charlas sobre drogas? Gracias.
Egileari erantzuteko klikatu hemen
Erantzunak:
 

ARANTXA MOKOROA
AXULAR
Axular [2003/04/2]
amokoroa@axular.ikastola.net -
De cara al curso que viene plantearemos de nuevo el tema. Gracias por tu interés y por participar ya que necesitamos saber cuáles son los temas que más os preocupan para poder abordarlos en nuestras charlas. Hasta cuando quieras.

 
AXULARREKO WEBMASTERRA     Axular   2003/02/28 
info@axular.ikastola.net    
Eztabaida talde honetan Guraso Eskolako hitzaldiei buruzko zuen iritziak edo hitzaldi berrietarako iradokizunak jaso nahi genituzke.br iEn este foro nos gustaría recabar las opiniones que se susciten en la Escuela de Padres y vuestras sugerencias de cara a nuevas charlas./i
Egileari erantzuteko klikatu hemen
 
Orrialdea: 1 Guztira: 1 - 1

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Axular Lizeoa – Arostegi, 10 - 20009-Donostia
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: