Irudian kanpainaren kartela

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak.

Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu. Horretara dator 'NAFARROAKO ERRIBERAKO UZTA EUSKARARI PUZKA' kanpaina. Errigora, Ikastolen Elkartea, AEK, Sortzen eta Zazpiak Bat-, Nafarroako Erriberako nekazaritza produktuen ekoizleak elkarlanaren emaitza da 50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu;aurten produktu gehiago eta kalitate bikainekoak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan bolondresari esker.

Dokumentu, webgune eta bideo hauetan kanpainari buruzko informazioa aurkituko duzue.

Kanpaina urriaren 26ean hasiko da. Eskaerak jasotzeko azken eguna azaroaren 14ea izango da. Kutxen banaketa azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da.

Anima zaitez merezi du-eta!