Datuen kazetaritzaz tesia

Miren Berasategi

Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Graduko irakaslea eta ikastolako ama den Miren Berasategik bere doktore-tesia aurkeztu du, bikain cum laude lortuz. Tesian Mirenek datuen kazetaritza eta letretako ikasleei matematikak sortzen dien antsietatea aztertu ditu.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak argitaratutako elkarrizketa honetan, Mirenek komunikazio graduko ikasleak datuen analisian trebatzeko ikasgai berria proposatzen du, letretako hainbat ikaslerengan matematikak sortzen duen antsietatea saihesteko bereziki diseinatua.

Zorionak, Miren!