Axular Ikastolen Elkartearen matrikulazio-kanpainan

Kanpainaren irudi batzuk

Aurtengo matrikulazio-kanpaina prestatzeko, Ikastolen Elkarteak Axular Lizeoan egindako argazkiak erabiliko ditu. Gure ikastolako espazioak eta gure ikasleak eredu izango dira familiek beren seme-alabak Euskal Herriko ikastoletan matrikula ditzaten.

Irudi horiek etxera laster iritsiko zaizuen aldizkarian ikusiko badituzue ere, formatu digitalean jadanik begiratua eman diezaiokezue. Hona hemen kanpainaren aldizkaria, webgunea eta kartela.

Ikastolen Elkarteari eskerrak eman nahi dizkiogu gurean egindako erreportaje txukunarengatik.