Ibarretxe Lehendakaria Jakintsuen Txokoan

Argazkia ekitaldiko kartela

Urtarrilaren 12an, asteartea, goizeko 10.00etan Orona Ideo Fundazioan Ibarretxe Lehendakari ohiak, “Jakintsuen Txokoa” deituriko lehen edizioari hasiera emango dio.

SARGOI Hezkuntza Plataformak, baloreak gazteen artean zabaltzeko sortu duen ideia. Elkar-bizitzarako oinarri izanda, datorren urtarrilaren 12an, Orona Fundazioan Lehen Jakintsuen Txokoa deituriko ekitaldia izango dugu. Sargoi Hezkuntza Sare Sozialak sortutako jakintza eta ezagutza bultzatzen dituen ekitaldi honetan, Euskal gizartean erreferente izan daitezken pertsonak hurbilduko ditugu gure gazteengana giza-gai ezberdinei buruzko ikuspuntua agertu eta elkarbizitzareko baloreak helarazteko asmoarekin.

Ezagutzaren ikerketa, berrikuntza eta zabalkunde-jarduera burutzea helburu duen Lehendakaria Center Fundazioari esker, Lehen Jakintsuen Txoko honetarako, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia izango dugu gurekin. 170 gazteen aurrean, politikari batek bere eginkizun zintzoan mantendu beharreko baloreetaz hitz egitera etorriko zaigu. Ekitaldi amaieran galdera-erantzun tartea izango dugu.

Sargoi-ri buruz: Sargoi, Euskal Giza Berrikuntza bultzatzen duen the Humans´Network-ek sortutako proiektua da. Bertan, Hezkuntza sistemak dituen erronka ezberdinei erantzuna ematen dien proiektu ezberdinak bultzatzen ditu. Kasu honetan, Giza Baloreak, Adimen Emozionala, Ekintzaletasuna, Lan Kooperatiboa eta Erantzunkizun Teknologikoa ditugu helburu. 2013-2014. ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sailak bultzatutako GAZTE IREKIA programan ideia onena aukeratua izan ondoren, Donostiako Axular Lizeoa ikastolako ikasleek Sargoi erabiltzeko aukera eta errekonozimendua izan dute tresna honetan trebatzeko lehen ikastetxea izanik.

Juan Jose Ibarretxe, “Jakintsuen Txokoa” Lehen Edizioan

Eguna: 2016ko, urtarrilaren 12an

Ordua: 10:00etan

Lekua: Orona Ideo fundazioaren areto nagusian. Jauregi Bailara, s/n, 20120 Hernani, Gipuzkoa