Axular STEM Month

Steem Discovery Week 2018 ekimenaren banner-a

Axular Lizeoak “STEM Discovery Week 2018” nazioarteko ekimenean parte hartuko du. Ekimenak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika (Science Technology Engineering and Mathematics - STEM) bultzatu nahi ditu proietu, erakunde eta ikastetxe europarren bidez.

Horretarako, apirilean zehar zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten gure hiru proiektu STEM Discovery Activities markoan kokatuko ditugu:

LEGOLURRA proiektua (Lehen Hezkuntzan)

Ideiak ekintza bihurtzea da benetako ezagupen integralaren muina, eta ideiak ekintza bihurtzeko modu berria eskaintzen du aurkezten dugun proiektu honek:

Proiektuak sormenaren bidez diseinatu eta gauzatu Lego maketan.

Egoera problematikoak ebatzi.

Ideiak komunikatzeko estrategiak sortu eta ikasi horma-irudiak eta aurkezpenak eginez.

Proiektu honen helburua arazoak ebazten lagunduko duten tresnak erabiltzen ikastea eta prozedura horiek adierazten jakitea da. Zientzia eta teknologiaren bitartez ikasleen kezkei zentzua eman diezaiekegu.

CANSAT (Bigarren Hezkuntzan)

Axular Lizeoko sei ikaslek osaturiko talde honek sateliteak egiteko Espainiako “Cansat” lehiaketan parte hartzeko gonbidapena jaso du, Mikel Egurenen zuzendaritzapean. Europako Espazioaren Agentziak (ESA) bultzaturik, apirilaren amaiera aldera Zaragozan ospatuko den “Caesaraugusta” txapelketan parte hartuko dugu.

Erronka handia da. Freskagarri lata baten tamaina eta pisua duen satelite bat diseinatu eta eraiki ondoren, kilometro bateko altueratik botako dugu eta jausgailu batek eutsirik erortzen den artean bi misio burutu beharko ditu. Txapelketa horren talde garailea ESAko kide diren beste Estatuetako txapeldunekin lehiatuko da.

Cansat.es

Overclock Axular Finde Científico Thermo Fisher Scientific sarian (Bigarren Hezkuntza)

Azken bederatzi urteotan erdidego, Estatu eta Europako First Lego League-ko hainbat txapelketatan parte hartu duen Oveclock Axular taldeak jarduera batzuk eramango ditu aurrera maiatzean Alcobendasen izango den Premios Finde Cientifico Thermo Fisher Scientific ekitaldiko partaidetza prestatzearren. Erakustazoka eta lehiaketa hori FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) antolatzen du, MUNCYTen (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) lankidetzarekin.

Overclock Axular Taldearen bloga


SDW18 banner

STEM Discovery Week 2018 is a joint international initiative that invites projects, organisations and schools across Europe and around the world, to celebrate careers and studies in the fields of Science, Technology, Engineering and Mathematics (STEM). The tagline for this year’s campaign “say yes to STEM” describes the partners’ open - minded and dedicated support to STEM subjects at school, as well as wide - ranging collaboration among stakeholders in the area.

Interested to become a partner?

By committing to the STEM Discovery Week 2018, the partners agree to:

  • Organise and share i nformation about activities in STEM education as part of the STEM Discovery Week campaign.
  • Encourage third parties to support and join the initiative by organising STEM activities of their own and share information about them as part of the STEM D iscovery Week campaign.
  • Publish on their web page information in support of the STEM Discovery Week campaign, hence facilitating an active exchange of information among projects, organisations and schools.

For more information on the registration steps that potential partners need to follow, please consult this document here.