Argazkian ekitaldiaren kartela

Ikastolako Eskola Agenda 21 batzordeak hitzaldi baten berri eman nahi du:

Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak antolatuta, datorren urriaren 18an, asteazkena, klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan, turismo jasangarriari eta herritarren elkarbizitzari eskainitako mahai-ingurua izango da.

Hizlariak:

  • Peter Jordan*, TOPOSOPHY-ko ikerketa-zuzendaria
  • Miguel Sanz, Turismo Madrid-eko zuzendaria
  • Juan Carles Cambrils, Turismo de Valencia-ko zuzendariordea
  • Manu Narváez, Donostia Turismo-ko zuzendaria

Hitzaldia urriaren 18an izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, San Telmo Museoan.

Anima zaitez!