365 egunez euskaraz

Abenduak 1erako dena prest dugu!

Erronka galdera- jolasa egingo dute LHko neska-mutilek ikastolako frontoian.
DBH 1-4 bitarteko gazteek Kultur Taldeko kideek antolatutako HERRI KIROLOETAN hartuko dute parte ikastolan, baita auzoan ere.
DBH 1. eta 2. mailako ikasleek kontzertua emango diete HHko haurrei arratsaldez.
Ipuin Kontalariaz gozatuko dute LH 1. eta 2.mailako umeek.
Musika, Txiste eta Sketch Jaialdia egingo dute LH5 eta LH6.mailako haurrek Areto Nagusian.
LH 3. eta 4. mailako neska-mutilak BILATU NOR.... jolasean arituko dira arratsaldez.
Agian Argitxoren berri izango dugu!

Horiez gain, ikastola apainduko dugu egun honetarako, musikaz girotuko dugu ikastolara sarrera eta irteera, Euskaraokea egongo da hainbat geletan, mahai-jolasak... Batxilergo 1-2: abenduaren 4an Donostiako Udalak  antolatutako Gazteak antzerkira ekimenean parte hartzeko   Ni ala zu  obra ikustera joango dira. DBH 3-4: abenduaren 1ean Axular Lizeoko Kultur Taldeko ikasleek prestatutako  ginkanaren jokoan arituko dira.

Ekintza pila bat, alegia, Euskararen Eguna 365 egunez ospatu beharko genukeela oroitarazteko!