Azken orduko gure informazio osoa

Gure heziketa-komunitatearentzat interesgarria denaz jakinaren gainean izan zaitez!

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Overclock Axular Madrilgo Finde Científico-n

Argazkian Overclock Axular Taldeko ikasleak

Maiatzaren 26, 27 eta 28n Overclock Axular taldea Alcobendasen izango den Premios Finde Cientifico Thermo Fisher Scientific-en parte hartuko du. Erakustazoka eta lehiaketa hori FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) antolatzen du, MUNCYTen (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) lankidetzarekin.

Aurten Overclock Axular Taldeak kutsadura akustikoak hainbat animaliarengan duen eragina ikertu du, bereziki saguzaharrengan eta, ikerketaren ondorioak gizakiongan aplikatuz, soinu maila neurtzeko eta alarma bisualen bidez abisatzeko aplikazioa sortu dute.

2015. urtean Overclock Axular Taldeak lehiaketa horretako lehen saria lortu zuen SASKINECT proiektuarekin.

Ziur gaude lan aparta burutuko dutela.