ArgazkianOverclock Axular Taldeko kideak saria jasotzen

Overclock Axular Taldeak Gasteizen ospatu den Euskadiko First Lego League txapelketan robotaren lehen saria eta bigarren postu absolutua lortu ditu. Emaitza bikain horrek gure taldeari Espainiako finalerako sarbide zuzena ematen dio.

Josetxo Sánchez eta Pili Merinok irakasleek eta Ander Lasa eta Jon Beristain entrenatzaileek zuzendutako Overclock Axular Taldeak FLL txapelketan parte hartu du Euskadin 2009. urtean ezarri zenetik. Bi sari berri hauek aurreko zortzi urteetan Euskadi, Espainia nahiz nazioarteko txapelketatan lortutako beste 25 sariei gehitzen zaizkie.

Zorionak berriro ere, txapeldunak!

Overclock Axular Taldeaz gehiago jakiteko, bisita ezazu bere bloga: http://overclock.axular.org