Azken orduko gure informazio osoa

Gure heziketa-komunitatearentzat interesgarria denaz jakinaren gainean izan zaitez!

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Kudeaketa laburrean

Kudeaketa laburrean

Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, kudeaketari buruzko film laburren 2. jaialdia aurkeztu du. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan egiten den ekimena da, 2018ko urriaren 19 eta 31 bitartean.

Gizarteari kudeaketa helarazteko beste modu bat garatzeko asmoz, Euskalitek kudeaketa aurreratua praktikatzen duten enpresek bidalitako film labur guztien artean sei aukeratu ditu Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz. Horietako bat Axular Lizeoak egindakoa da: Irakasten duten espazioak, ikasten duten pertsonentzat, alegia.

Bideo finalista guztiak esteka honetan ikus ditzakezu. Ikastolako bideoa gustukoa baduzu, zure botoa eman dezakezu hemen klik eginez. Lehenik emaila balioetsi beharko duzu. Hiru puntu gure bideoari emanez, lehiaketa honetan lagunduko diguzu

Eskerrik asko.