Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Txanela

Lehen Hezkuntzarako material integrala sortzeko eta aplikatzeko Ikastolen Txanela Proiektuan sartuta gaude.

TXANELA proiektua derrigorrezko lehen hezkuntzako etapa osorako ikasmateriala da, 6tik 12 urtera bitarteko haurrentzat, alegia. Haur Hezkuntzan URTXINTXA proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten da TXANELA. Metodo globalizatua da. Euskara, Natura, Gizarte eta Kultura, Ingurunearen Ezaguera, Lengua Castellana, Ingelesa, Plastika, Artea, Dramatizazioa eta Musika arloak era globalizatuan lantzen dituen materiala da, edukiak lantzeko hainbat motatako euskarriak integratzen dituena. Txanelak, gainera, webgunearen bidezko material multimedia osagarria eskaintzen du.