Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

LeGoP

LeGoP (Learning Good Practices in European Countries) 2014-15 eta 2015-16 ikasturteetan zehar garatu dugu. Heziketa, formazioa, gazteria eta kirola bultzatzen dituen Erasmus Plus programaren barruko proiektua da.

LeGoP inguruan hiru herrialdetako bost erakunde bildu gara:

  • Axular Lizeoa eta Gureak gizarte ekimeneko kooperatiba (Euskadi)
  • Bari-ko (Italia) Salvemini Lizeoa eta Elpendu gizarte ekimeneko kooperatiba
  • Amsterdam-eko (Holanda) homofobiaren prebentziorako Gale elkartea

Programaren helburua hirukoitza da:

  • Irakaskuntzarako tresna teknologikoen erabilpenean irakasleak trebatzeko curriculuma sortzea, behar bereziei arreta izanez. Curriculuma parte hartzen dugun erakundeotan esperimentatu da. Honez gero,  interesatuei doan eskaintzen zaie.
  • Homofobia eta transfobiaren prebentziorako monitoreen formaziorako e-learning ikastaroa prestatu dugu.
  • Partaideon esperientzia eta jarduera onak bildu dituen tresna-multzoa (toolkit) garatu dugu.

Hori dena bost hizkuntzatan prestatu da: euskara, ingelesa, italiera, nederlandera eta gaztelania. Horretarako, hiru herrialdeotan bilerak, ikasle eta irakasleen hainbat trukaketa eta azken horien formazio-saioak antolatu dira.

Informazio gehiagorako: