Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Sargoi

Sargoi  gizarte sare bat da ikasleen kooperazioa, praktika onak, baloreak eta ekintzailetza bultzatzen dituena, hezkuntza-espazioa ikasleak gizarte sareetan arduraz eta modu seguru eta kolaboratzailean has daitezen.

Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen Euskal Beka izeneko ekimenean oinarritzen da, 2015ean Eusko Jaurlaritzaren Gazte Irekia lehiaketan lehen saria lortu zuena.