HH eta DBHko umeak elkarrekin
Urtarrilaren 27an, ostirala, HH eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleek elkarketa egin zuten urtero legez. Bertan, eskulana egin zuten eta ondoren, jolasean ibili ziren.
Esperientzia oso ona izan zen handi zein txikientzat. Bertan balore asko landu ziren, hala nola, euskara, adiskidetasuna eta elkarlana. Arratsalde polita igaro zuten!