50 urteurreneko horma-irudia
Euskararen Eguneko ospakizunak aprobetxatuz, ikastolako ikasle guztiek eskuko aztarna inprimatu zuten zelai zaharreko horma-irudi berrian. Horma-irudia, 50 urteurrena dela-eta, Xabier Mendarte irakasleak zuzendutako Lehen Hezkuntzako 2. mailako eta Batxiler 1. mailako ikasle-talde batek margotu zuen.