Axular Lizeoko Lehen Gazteen Lege Biltzarra
Gure ikastolako I. Gazteen Lege Biltzarra ospatu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Lehen Hezkuntzako 6. mailatik gorako ikasleek hartu dute parte. Maila hori eta Batxiler bitarteko gelakide eta ordezkariek ikastolarentzat garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruan mintzatu, eztabaidatu eta erabakiak ere hartu dituzte.
Gure ikasle ohiak eta AxularKide diren Ainhoa Zatarain eta Mikel Egurenek bideratu eta zuzendutako lehen saio honetan, gai-ordena hau izan dute:
1. Aurkezpena
2. Tutore eta ikasleen arteko harremana
3. Irakasle eta ikasleen arteko harremana
4. Ebaluazioa: nolakoa den eta nolakoa nahiko genukeen
5. Materialak: Egokiak al dira?
6. Eraikin barneko espazioak
7. Zer nolako edukiak lantzen ditugun
8. Baloreak (familia-ikasle-ikastola)
Saioaren amaieran, Batzar Nagusietako plenoetan egin ohi den bezala, bozkatzeko aukera izan dute, Axular Lizeoko Lege Biltzarrari jarraipena emateko akordioa hartuz. Argazkietan bozketaren emaitzak ikus daitezke.
Zoriontzekoa da gure ikasleen jarrera, iritziak plazaratzeko modua eta estiloa. Gure ikastolak hobetzeko dituenen aurrean erakutsi duten begirada eraikitzailea eta errespetuzkoa izan da. Oraingoan ere #AxularStyle direla erakutsi dute.
Gure esker ona Gipuzkoako Batzar Nagusietako arduradunei ekimena aurrera ateratzeko eman diguten laguntzagatik, baita gure ikasle ohiak diren Ainhoa eta Mikeli ere.
Gure Gazteen Lege Biltzarrak nola funtzionatzen duen jakin nahi baduzu, bideo hau ikus dezakezu.