Irratsaioa
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle batzuek elkarlanean AxularNews-erako irratsaioa sortu dute. Azken egunetako ekitaldiez eta Olentzeroren bisitaz hitz egin dute.
Aurkezleak, ekoizleak, teknikariak... bokazioak, komunikazio-konpetentziak, taldeko lana eta hainbat gaitasun bultzatzeko apurka-apurka aurrera egingo duen proiektua dugu AxularNews.
Aurrera neska-mutilok!