Bigarren Gazteen Lege Biltzarra
Martxoaren 5ean Gipuzkoako Batzar Nagusietan ospatu genuen Axular Lizeoko aurtengo bigarren Gazteen Lege Biltzarra. Oraingo honetan ikastola eta ingurumenarekin lotutako gaiak landu ziren.
Prozesua ikasle ohi eta ikastolako gurasoak diren Felipe Apalategui eta Larraitz Artetxek gidatu zuten. Proposamen eta konpromiso interesgarriak atera ziren bileratik.
Gure esker ona Gipuzkoako Batzar Nagusietako arduradunei eta, bereziki, Xabier Ezeizabarrenari eman digun harreragatik.