Book Trailer sari-banaketaren bideoa
Aurreko albiste batean iragarri bezala, Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako epaimahaiak, Axular Lizeoko bi lanek, DBH 3-4 Ikastetxeak Kategoriaren baitan finalista izatea merezi zutela erabaki zuen.
Lan hauek hautatu dira kategoria horretan finalista izateko:
- Jani taldea. Kalte gabeko jokoak.
- JDR Productions taldea. Kalte gabeko jokoak.
Publikoaren Saria (Ikastetxeak kategorian) ere azken lan horrek eramango du aurten.
Oraingoan Galtzagorri Elkarteko lagunek sari-banaketaren bideo hau bidali digute. Eskerrik asko.