Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna

MatiaZaleak Matia Fundazioaren helburuekin bat datozen boluntarioen sarea da eta, horregatik, adineko pertsonei zahartze-prozesuan laguntzen diete ongizatea hobetzeko, beren autonomia eta duintasuna bultzatzen duten ezaguera zein zerbitzu pertsonalizatuak sortuz.

Axular Lizeoa Matia Fundazioarekin elkarlana egiten duen erakundeetako bat da. 1997. urteaz geroztik Batxilergoko 500 ikasle baino gehiagok boluntariotza-lana garatu dute Matia Fundazioaren Bermingham, Rezola eta Iza zentroetan.

Boluntariotzaren nazioarteko eguna dela-eta, MatiaZaleak-ek dokumental hau argitaratu du. Bertan, Iñigo, Koro, José eta ikaslea den Aneren bizipenak azaltzen dira. Lauek Matian bizi diren adineko pertsonei beren denbora pixka bat eskaintzen diete. Dokumentalean beren esperientzia pertsonalak, motibazioak, emozioak, ikaspenak... azaltzen dituzte. Matiako lagunek, boluntario hauen ikuspegi eta testigantzaren eredua hartuz, elkarte eta pertsona boluntario guztiei beren lana eskertu nahi diete.