Visual Thinking tailerrak

Iceberg Consulting-eko lagunen eskutik, ikasleentzako visual thinking tailerrak antolatu ditugu Axular Lizeoan. Teknika hau, oso atsegina izateaz gain, lagungarria da ikasleen ideiak ordenatzeko eta ikasketa-prozesuan kontzeptu-mapa grafikoak sortzeko.

Hemendik Iceberg Consulting-eko langileei gure ikasleei eskainitako aukera honengatik eskerrak eman nahi dizkiegu.