Basque Team kanta 2020

Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk Maddi Pontesta irakaslearekin EITBk Bilbon duen egoitzan izan dira Basque Team Kanta 2020ko bideoklipa grabatzen.

BAT-Basque Team proiektuko kirolariak 2020ko Tokioko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetara sailkatzeko ahalegin betean dabiltzanez, animoak emateko eta Basque Teamen balioak gizarteratzeko kantua sortu dute. Hitzak Andoni Egaña bertsolariak idatzi ditu, Mikel Unzurrinzagak (DJ Makala) eta Juan Carlos Vidaurretak egin dute doinua, eta ahotsa Lidia Insaustik jarri du.

Gure ikasleekin batera hainbat kirolarik parte hartu dute bideoklipean, besteak beste, Maialen Chourraut, Iñigo Peña, Aitor Francesena, Leticia Canales, Barbara Pla, Amaia Erbina, Uribarri Barrutieta, Carlos Tobalina, Trihas Gebre eta Rakel Mateo.

Hona hemen egin duten bideoklip txukuna.