Elikagai-bilketa arrakastatsua
Lortu dugu. Familia, ikasle eta irakasleen laguntza eta inplikazioarekin 2018-19 elikagai-bilketako kanpainak arrakasta osoa izan du. Guztira 1718 kg jaso dira, hots, 259 kg arroza, 250 kg lekadunak, 221 kg pasta, 416 kg kontserba eta 208 kg olio. Esne-hautsa, pixoihalak eta beste produktuak ere ugari izan dira.
Bideoan kanpainan zehar egindakoak ikus ditzakezu.
Berriro ere, eskerrik asko Gipuzkoako Elikagai Bankuaren izenean eta gurean.
DBH 4. mailako ikasleak