Homeless Film Festival

Prozesu luze baten ondorioz, pasa den azaroaren 15ean Victoria Eugenia Club-en Emaus Fundazioak antolatutako “Homeless film festival” proiektuan parte hartu zuten DBH 4. mailako ikasleek. Bisita batzuk egin eta gero, ikasleek metraje laburreko film bat egin behar zuten zinemaldian aurkezteko.

Hurrengo bideoan ikus dezakezuen bezala, proiektu honi esker Emaus Fundazioak gizarte mailan egiten duen lanaz gain, ikasleek bertan parte hartzen dutene egoerak eta bizipenak ezagutzeko aukera izan dute, bai Emaus Fundazioko lagunak ikastolara etorri zirenean, baita gazteak Muntoko egoitza bisitatzera joan zirenean ere. Ikasitako balore guztiez gain, sari bat ere lortu zuten egindako bideoari esker.