Lehen Gazteen Lege Biltzarraren bideoa

Pasa den abenduan ikastolako I. Gazteen Lege Biltzarra ospatu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Lehen Hezkuntzako 6. mailatik gorako ikasleek hartu zuten parte. Maila hori eta Batxiler bitarteko gelakide eta ordezkariek ikastolarentzat garrantzitsuak ziren hainbat gairen inguruan mintzatu, eztabaidatu eta erabakiak ere hartu zituzten.

Gure ikasle ohiak eta AxularKide diren Ainhoa Zatarain eta Mikel Egurenek bideratu eta zuzendutako lehen saio honetan, gai-ordena hau izan zuten:

1. Aurkezpena
2. Tutore eta ikasleen arteko harremana
3. Irakasle eta ikasleen arteko harremana
4. Ebaluazioa: nolakoa den eta nolakoa nahiko genukeen
5. Materialak: Egokiak al dira?
6. Eraikin barneko espazioak
7. Zer nolako edukiak lantzen ditugun
8. Baloreak (familia-ikasle-ikastola)

Bideoan lehen saio osoa ikus daiteke.

Bigarren saioa martxoaren 5ean izango da, "Nola bultzatuko dugu Axular Lizeo jasangarriago eta garbiagoa?" gaiarekin. Ordura arte, ikasgeletan eta speaker corner-etan ikasleen arteko eztabaida gauzatuko da egun horretan proposamen zehatzak Gipuzkoako Batzar Nagusietara eramateko.

Ikastolako Gazteen Lege Biltzarraz gehiago jakiteko bideo hau ere ikus dezakezu.