Janari-bilketa ikastolan

Artikulu honetan azaldu genuen bezala, DBH 4. mailako ikasleek janari-bilketa antolatu dute Gipuzkoako Elikagai Bankuaren laguntzarekin.

Janaria ekartzeko epea martxoaren 13an, ostirala, amaituko da. Hori dela-eta, ikasleek bideo hau grabatu dute kanpainaz eta ekar daitezkeen produktuez argibideak emanez.

Anima zaitez, helburua ona da-eta!