Haur Hezkuntzako HH360º proiektua

Bizitzen ari garen aldaketa- eta berrikuntza-garaiak soluziobideak bilatzera behartzen gaitu; baina, era berean, gure ikasle gazteenen beharretara egokitutako aukera berriztatzaileenak aurkitzera ere animatzen gaitu.

Ume txikienek teknologiaren aurrean duten autonomia faltaz kontziente gara eta, horregatik, gurasoen inplikazioa handia izaten dela. Hori guztia dela-eta, EducaReality gure partner eta startup gipuzkoarraren laguntzaz, errealitate birtualeko HH360º proiektua aurkezten dugu.

Gure andereñoen ideia baten garapena da, hots, umeek oso klik gutxitan kudeatzeko moduko ingurune birtual intuitiboa sortzea. Bertan andereñoen proposamen pedagogikoak ingurune hurbilean koka daitezke (gela, jolastokia, gimnasioa, jangela...), edozein gailutatik sarbidea ziurtatuz.

Gure ikasleen ikasketa-prozesua erraztuko duten eta datorren ikasturtean ekar ditzakeenetara egokituko den metodologia eta tresnak garatzeko lanean ari gara.

Gure esker ona EducaReality enpresari Axular Lizeoan sortutako ideia errealitatera ekartzen laguntzeagatik. Beste ikastetxetan ere erabilgarria izatea espero dugu.

Bideo labur honen bidez proiektua ezagutzera gonbidatzen zaitugu.