Ekainaren 15ean ikastolako Batxilergoko 23. promozioaren agur-ekitaldia ospatu zen. Miramon Teknologi Elkartegian egin zen ekitaldian ikasle ohiei opari bana entregatu, beraiek prestatutako bideoa ikusi, promozioko ikaslea den Haritz Otxotorenak bertso batzuk kantatu zituen eta Jesus Mari Ansuategi irakasleak hitzaldia eman zuen. Ekitaldia taldeko argazkia eta hamaiketakoarekin bukatu zen.