27. promozioaren agurra
27. promozioaren agur-ekitaldia uztailaren 1ean ospatu zen. Orona Fundazioko entzutegian egin zen ekitaldian ikasle ohiei opariak banatu, beraiek prestatutako bideoa ikusi, promozioko ikasleak diren Garazi Lasak eta Oihana Egañak ikastolan izan duten esperientziaz mintzatu eta Carlos Aizpurua ingeniariak hitz batzuk zuzendu zizkieten promoziokideei.
Ekitaldia taldeko argazkia eta hamaiketakoarekin bukatu zen.