29. promozioaren agurra
Ekainaren 15ean 29. promozioaren agur-ekitaldia ospatu zen. Orona Fundazioko entzutegian egin zen ekitaldian ikasle ohiei opariak banatu, beraiek prestatutako bideoa ikusi, promozioko ikasleak diren June Irurzun eta Manex Guerra ikastolan izan duten esperientziaz mintzatu eta EHUko informatika eta ikastolako aita den Alex Mendiburuk hitz batzuk zuzendu zizkien promoziokideei.
Ekitaldia taldeko argazki eta hamaiketakoarekin bukatu zen.