Janaria biltzeko kanpaina

Janaria biltzeko kanpaina

Gaur egungo egoera zail honetan Gipuzkoa eta Euskal Herri osoan familien egoera larria izaten da zenbait kasutan. Langabezian egoteaz gain, bada jatekorik ez duen jendea. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak beharrean dauden pertsonei laguntzea eta janariak alferrik ez xahutzea du oinarri nagusi.

Hori dela-eta, DBH 4. mailako ikasleok zuekin harremanetan jartzea erabaki dugu. Gure helburua janari bilketa egitea da eta horrekin lortutakoa Gipuzkoako Elikagaien Bankura bidaltzea.

Horretarako, familioi zuen seme-alabekin ahal duzuena bidaltzeko eskatzen dizuegu. Martxoaren 9tik 13ra izango da janari-bilketa eta ikasleek etxetik ekarritakoa gelan utziko dute.

Zerrenda honetako janaria mota ekartzea gomendatzen dizuegu: olioa, arroza, pasta, lekaleak (dilistak, txitxirioak...) kontserbak, hau da, iraungitze-data luzea duten elikagaiak. Aurten ere, familia batzuek pairatzen duten pobrezia energetikoa dela eta, bereziki umeentzako esne-hautsa eta prestatutako jakiak eskatu dizkigute, berotzea besterik behar ez dutenak, alegia.

Eskerrik asko zuen laguntzarengatik.

DBH 4. mailako ikasleak