Hazteko, amesteko eta norbera izateko lekua
Gure ikastolan, eta bereziki Haur Hezkuntzan haurra erdigunean jartzen dugu, bere ahalmenak garatzeko ingurune seguru, goxo eta aberats bat eskainiz.
Lehen urte hauek funtsezkoak dira bizitza osorako oinarriak eraikitzen hasteko. Horregatik, jolasa, esperimentazioa, harremanak eta bizipen esanguratsuak ikaskuntzaren motor bihurtzen ditugu. Haurrak esploratzen, galdetzen, sortzen, komunikatzen eta besteekin batera ikasten duenean, bere burua ezagutzen eta mundua ulertzen hasten da.
Gure helburua ez da soilik ezagutzak eskuratzea. Pertsona euskaldunak, autonomoak, sortzaileak, kooperatiboak, euskararekin eta euskal kulturarekin lotura afektiboa dutenak eta mundura begirada irekiz hurbiltzen diren haurrak hazten laguntzea da. Ikaskuntza-prozesu horretan, familia eta ikastola bidelagun gara, konfiantzan eta elkarlanean oinarritutako harremana eraikiz.
Axularren, Haur Hezkuntza etorkizuneko ikaskuntzen hasiera baino askoz gehiago da. Haurrak bere buruarengan, besteengan eta munduarengan konfiantza eraikitzen hasten den etapa da.
![[IMAGEN-4]](/images/educacion/infantil/AUX-PXL_20261002_085648222PORTRAIT-512x384.jpg)
Denontzako lekua, bakoitzarentzako bidea
Axular Lizeoan haur bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatzen ditugu. Horretarako, IDU ikuspegian oinarritzen gara, haur guztiek ikasteko eta garatzeko aukerak izan ditzaten.
Haur Hezkuntzan, honako testuinguruak eskaintzen dizkiogu haur bakoitzari:
- Behaketa eta bidelaguntza pertsonalizatua, haur bakoitzaren garapena gertutik jarraitzeko.
- Jolasean eta esperimentazioan oinarritutako proposamenak, haur guztien parte-hartzea sustatzen dutenak.
- Komunikazioa, hizkuntza eta adierazpena aberasten dituzten esperientziak, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
- Jakin-mina, sormena eta pentsamendua pizten dituzten inguruneak, galderak egitea eta mundua deskubritzea bultzatzen dutenak.
- Elkarlaneko eta harremanetarako espazioak, besteekin batera ikasten, partekatzen eta hazten laguntzeko.
- Ebaluazio hezigarria eta etengabeko behaketa, haur bakoitzaren aurrerapena ulertzeko eta hurrengo urratsetan laguntzeko.
- Familiarekin etengabeko lankidetza, haur bakoitzaren ongizatea eta garapen integrala elkarrekin sustatzeko. Horrela, haur bakoitzak bere ahalmenak garatzeko aukera aurkitzen du, bere nortasuna eraikitzen duen bitartean, ingurune seguru, goxo eta aberats batean
Metodologia
Urtxintxa proiektua Innovamat Pictoidazketa ( 5 urte)

