Delinkuentea sortzeko dekalogoa

Argazkiak - Delinkuentea sortzeko dekalogoa
  1. Haurtzarotik zure semealabari eskatzen duen guztia emaiozu. Horrela, mundu osoa berea delakoan haziko da.
  2. Ez zaitez heziketa etiko edo izpiritualaz kezka. Adin nagusitasunera itxaron askatasunez erabaki dezan.
  3. Biraoak esaten dituenean, barre egizu. Horrek gauza barregarri gehiago egitera animatu egingo du.
  4. Ez inoiz errierta egin, ezta egin duen zerbait gaizki dagoela esan ere, errunduntasun konplexua sor zeniezaioke eta.
  5. Botatzen duen guztia jaso: liburuak, zapatak, arropa, jostailuak... Horrela ardura besteei leporatzen ohituko da.
  6. Utziozu bere eskuetatik pasatzen den guztia irakurtzen. Bere plater eta basoak esterilizatzeaz arduratu, baina bere burua zaborraz betetzen ahalbidetu.
  7. Zure bikotearekin umearen aurrean maiz eztabaidatu eta haserretu. Era horretan, eta agian bere erruarengatik, familia desegiten denean ez du asko sufrituko.
  8. Gastatu nahi duen diru guztia eman, bestela dirua lortzeko lan egin behar dela susma bailezake.
  9. Bere nahi, kutixi, erosokeria eta plazer guztiak asetu, sakrifizioak frustrazioa sor liezaioke eta.
  10. Bere irakasle, auzokide eta abarrekin dauzkan gatazka guztietan bere alde izan. Horiek guztiak zure semealabaren aurkako aurreiritziak dituztela eta molestatu nahi dutela pentsa ezazu.

Bideo honetan Granadako adingutxikoen epailea den Emilio Calatayudek semealabak izatearen ondorioei buruz bikain hitz egiten du.

Iturria: Escuela aldizkaria