2020-21 ikasturtearen informazioa eguneratuta dago

2020-21 ikasturtearen informazioa eguneratuta dago

Axular.eus webgunearen informazioa eguneratu dugu 2020-21 ikasturtearen datuekin (tutoreak, testu-liburuak, egutegia, garraioa, jangela-txandak, eskolaz kanpokoak, eskola-kirola...).

Beste artikulu honetan beste informazio garrantzitsua ere aurkituko duzu, hala nola, zirkulazio-arauak, sarrera, espazioak eta ordutegiak. Hori dena kontuan hartzekoa da bereziki salbuespen-egoera honetan.

Bestalde, ikasgela birtuala eta portfolio elektronikoa ere eguneratu ditugu, eta familiekin komunikatzeko eta kalifikazioak kudeatzeko plataforma (Inika) ikasturte berrira egokitzeko lanean ari gara.

Edozertarako, idazkaritza goizez uztailaren 24ra arte irekita izango da. Administrazio-langileak, zuzendaritzakoak eta irakasleak irailaren 1ean, asteartea, berriro lanean hasiko dira.

Uda ona izan!