2023-24 ikasturte berriko antolaketa

2023-24 ikasturte berriko antolaketa

Ikasturte berriko eskolaz kanpoko ekintzak aurkezten dizkizuegu, baita kirolaz, jangelaz eta harrera-gelaz informazioa ere. Zerbitzu hauetan altak eta bajak gauzatzeko epea ekainaren 16an amaituko da. Hortik aurrera, ezingo ditugu bermatu. 

OHARRA: Garraioari buruzko informazioa (geltokiak, altak eta bajak) aurrerago bidaliko dugu.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.

Aurreko urteotan bezala, izena INIKA APPren bitartez eman beharko duzue. Aplikatiboan aldaketak egon dira eta prozesua errazteko dokumentu honetan horretarako urratsak deskribatu ditugu.

Antolaketa dela-eta, Axular Lab, Lacunza, Leizaur eta Algorithmics ekintzetan izena beste era batera emango da:

* OHARRAK:

  • Izena emateko epea ekainaren 16an amaituko da. Hortik aurrera, matrikula berriak beteta ez dauden ekintzetan bakarrik onartuko dira.
  • HAURRAK BETI JOLASEAN, JUDO, ALGORITHMICS, LEIZAUR eta LACUNZA urte osorako ekintzak dira. Gainontzekoak, hiruhilekoak. Beraz, ekintzak hasitakoan martikula berriak nahiz bajak epearen amaieran baino ez dira onartuko.
  • LH4, LH5, LH6 eta DBHko ikasleentzat bertsolaritza-talde bat sortzen saiatzen ari gara. Interesa baduzue bete inprimaki hau, mesedez.
  • Zalantzak helbide honetara zuzen daitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA

Dokumentu honetan 2023-24 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.

Eskola kirolean (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arte) ikasleen partaidetza %97 ingurukoa izaten denez, ikasle guztiak matrikulatutzat emango ditugu. Zuen seme-alabak parte hartzea nahi ez baduzue, zuzendu mezu bat kirol-koordinatzailea den Jon Kepa Egureni, mesedez (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).

JANGELA

Prozesua errazte aldera, ikasturte honetan jangela erabili duten ikasleen izen-ematea berritutzat emango dugu. Matrikula berri, baja eta maiztasunean aldaketak egin nahi izanez gero, idatzi mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, mesedez.

* OHARRA:

  • DBH4-BATXI 1 eta BATXI2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20etara.

HARRERA-GELA (HH 3-4-5 eta LHko ikasleentzat, 8:00etatik 9:00etara)

Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.