Hona hemen 2025-2026 ikasturteari buruzko informazioa, etapa bakoitzeko dokumentu xehetuak, testuliburuak, egutegiak, tutoreak, zerbitzuak eta bestelakoak. Gogora ezazue berri honetan bildutako informazioa eguneratu berri dugun webgunearen ohiko menuetan ere aurkituko duzuela.
GARRAIOA
Dokumentu honetan garraio-zerbitzuaren ibilbideak eta ordutegiak aurkituko dituzue.
- Kontuan izan aldaketa batzuk egon direla bai geltokietan baita ordutegietan ere. Hortaz, dokumentua ondo berrikustea gomendatzen dizuegu.
- Ordutegiak GUTXI GORABEHERAKOAK dira eta ikasturtean zehar aldaketak egon daitezke hiriko obren, ordutegien doikuntzen eta beste faktoreen ondorioz.
- Autobusak 16:25ean irtengo dira arratsaldez, ikastolako eremuan zirkulazioa erraztu eta pilaketak saihesteko.
- Geltokietan garaiz iristea eskatzen dizuegu. Horretarako gogoan izan behin zerbitzua hastean ibilbideen jarraipena denbora errealeaegiteko esteka martxan jarriko dela.
Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
OHARRA: Ingurumen batzordeak pasa den ikasturtean egindako mugikortasunari buruzko inkesten emaitzak jasotzen dituen txostena irailaren 16ko astean ospatuko den Europako Mugikortasunaren astean helaraziko zaizue.
JANGELA
Jangela-zerbitzuaren hasiera datak:
- Lehen Hezkuntza, DBH eta BATXILERGOA: Irailak 8
- HH3-HH4-HH5: Irailak 15
- OHAR GARRANTZITSUA: Irailaren 8tik 12a, HHko ikasleek klaseak goizez izango dituzte, beraz, aste horretan jangela zerbitzua eskainiko da behar duenarentzat. Eskaerak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz egingo dira gaurtik abuztuaren 29a bitartean (epe honetatik kanpo ez dugu jangelako zerbitzua ziurtatuko). Antolaketa arrazoiak direla-eta, aste honetan jangela erabiltzen duten ikasleen bila 14:30ean etorri beharko zarete, eta ez lehenago.
- 2 urteko gela: Irailak 19
OHARRAK:
- DBH4-BATXI 1 eta BATXI 2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20era.
- Jangelako txandak webgunearen atal honetan kontsulta daitezke.
- Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
- BORBOR metodoaren inguruko txostenaren ondorioak irailaren lehenengo egunetan helaraziko dizuegu.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.
Ekintzen hasiera datak:
- Haur Hezkuntza: Irailak 15 ( Bizijolas urrian hasiko da)
- Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa: Irailak 8 (Judo eta Zirko irailaren 15ko astean hasiko dira eta Leizaur aurrerago jakinaraziko zaizue)
OHARRAK:
- Irailaren 1etik 5era alta berriak leku libreak dauden ekintzetan onartuko ditugu. Hortaz, egun horietan izena-emateak INIKAZ egin beharko dira.
- JUDO, SASKI HEZI, ALGORITHMICS, LEIZAUR eta LACUNZA urte osorako ekintzak dira. Hau da, behin hasita, EZ dira bajak onartuko.Gainontzeko ekintzetan, behin hasita matrikula berriak nahiz bajak lehen hiruhilekoan baino ez dira onartuko.
- Zalantzak helbide honetara zuzen ditzakezue: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
KIROLA
Esteka honetan 2025-26 ikasturteko Eskola Kirolaz eta Kirol Federatuaz informazioa aurkituko duzue.
OHARRAK:
- Eskola Kirola (LH3-LH6) y Saski Axular (LH3-LH6) entrenamenduak urrian hasiko da.
- Kirolaren zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.
HARRERA- GELA (HH eta LHko ikasleentzat, 8:00etatik a 9:00etara)
Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
ETAPA BAKOITZEKO DOKUMENTU ETA EGUTEGIAK
Jarraian, etapa bakoitzari buruzko dokumentu zehatzak (tutoreak, testu-liburuak...) eta eskola-egutegiak eskaintzen dizkizuegu.
Dokumentuak
Egutegiak