2026-2027 ikasturteko zirkularra

2026-2027 ikasturteko zirkularra

Hona hemen 2026-2027 ikasturteari buruzko informazioa, etapa bakoitzeko dokumentu xehetuak, testuliburuak, egutegiak, tutoreak, zerbitzuak eta bestelakoak. Gogora ezazue berri honetan bildutako informazioa webgunearen ohiko menuetan dagoeneko eguneratu ditugula. 


GARRAIOA

Dokumentu honetan garraio-zerbitzuaren behin-behineko ibilbideak eta ordutegiak aurkituko dituzue. Behin-betiko plangintza irailean bidaliko zaizue.

  • Gogoratu autobusak 16:25ean irtengo direla arratsaldez, ikastolako eremuan zirkulazioa erraztu eta pilaketak saihesteko.
  • Ordutegiak GUTXI GORABEHERAKOAK dira eta ikasturtean zehar aldaketak egon daitezke hiriko obren, ordutegien doikuntzen eta beste faktoreen ondorioz.
  • Geltokietan garaiz iristea eskatzen dizuegu. Horretarako gogoan izan behin zerbitzua hastean ibilbideen jarraipena denbora errealeaegiteko esteka martxan jarriko dela.

Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. 

JANGELA

Jangela-zerbitzuaren hasiera datak:

  • Lehen Hezkuntza, DBH eta BATXILERGOA: Irailak 7
  • HH3-HH4-HH5: Irailak 14
    • OHAR GARRANTZITSUA: Irailaren 7tik 11a, HHko ikasleek klaseak goizez izango dituzte, beraz, aste horretan jangela zerbitzua eskainiko da behar duenarentzat.  Eskaerak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz egingo dira gaurtik abuztuaren 31a bitartean (epe honetatik kanpo ez dugu jangelako zerbitzua ziurtatuko). Antolaketa arrazoiak direla-eta, aste honetan jangela erabiltzen duten ikasleen bila 14:30ean etorri beharko zarete, eta ez lehenago. 
  • 2 urteko gela: Irailak 18

OHARRAK:

  • Irailetik aurrera, HH3. mailako ikasleek bazkalostean siesta egiteko aukera izango dute. Mesedez, zerbitzu hau erabiliko duzuen familiok eta oraindik eskaera egin ez duzuenok, Arantxa Azpiroz koordinatzaileari (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) mezua idazteko eskatuko genizueke.
  • HH3tik LH2. mailara arte, besterik adierazi ezean, ikasleek purean jango dute barazkiak, eta jogurta naturala zerbitzatuko zaie, azukrerik gabekoa. Zuen seme-alabek barazkiak osorik eta/edo jogurt azukreduna jasotzea nahi baduzue, abuztuaren 31a baino lehen egin iezaguzue eskaera E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziaz. 
  • DBH4-BATXI 1 eta BATXI 2ko ikasleek etxetik ekarritako janaria frontoiko harmailetan bazkaltzeko aukera izango dute, 12:00etatik 12:20era.
  • Jangelako txandak webgunearen atal honetan kontsulta daitezke.
  • Zerbitzuko altak, bajak edo aldaketak direla-eta, idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Esteka honetan datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa eta beste honetan informazioa aurkituko duzue.

Ekintzen hasiera datak:

  • Haur Hezkuntza: Irailak 14 (Bizijolas urrian hasiko da) 
  • Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa: Irailak 7 (Judo eta Zirko irailaren 14ko astean hasiko dira eta Leizaur aurrerago jakinaraziko zaizue)

OHARRAK: 

  • Abuztuaren 31tik irailaren 3ra bitarte alta berriak leku libreak dauden ekintzetan onartuko ditugu. Hortaz, egun horietan izena-emateak INIKAZ egin beharko dira.
  • JUDO, ALGORITHMICS, LEIZAUR eta LACUNZA urte osorako ekintzak dira. Hau da, behin hasita, EZ dira bajak onartuko.Gainontzeko ekintzetan, behin hasita matrikula berriak nahiz bajak lehen hiruhilekoan baino ez dira onartuko.
  • Zalantzak helbide honetara zuzen ditzakezue: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

KIROLA

Kirol-proiektuari buruzko informazio osoa esteka honetan aurkituko duzu.

OHARRAK:

  • Jolas Hezi (LH1, 2) eta Eskola Kiroletako (LH3-LH6) entrenamenduak urrian hasiko dira. Saski Axularrekoak (LH3-6) aldiz, irailean.  
  • Kirolaren zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

HARRERA- GELA (HH eta LHko ikasleentzat, 8:00etatik a 9:00etara)

Izena emateko, bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

ETAPA BAKOITZEKO DOKUMENTU ETA EGUTEGIAK 

Jarraian, etapa bakoitzari buruzko dokumentu zehatzak (tutoreak, testu-liburuak...) eta eskola-egutegiak eskaintzen dizkizuegu.

Dokumentuak

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

DBH

Batxilergoa

 

Egutegiak

Eskola egutegia- HH-LH

Eskola egutegia-DBH

Eskola egutegia- BATX1

Eskola egutegia- BATX2