Zuzendaritzarekin Gosariak

Zuzendaritzarekin gosariak

2017-2021 urteetarako gure plan estrategikoaren harira eta sortutako erronka berri bati erantzunez, “Zuzendaritzarekin gosariak” ekimenaren berri ematera gatozkizue. Jarraitzen dugun “Kudeaketa aurreratua” ereduaren irizpideak segituz, gure ikastolako familientzat interesgarria izan daitekeen jarduera diseinatu dugu. Ikastolaren hobekuntzan eragina izango duten interes orokorreko gaien inguruan solasaldiak izatea, iritziak partekatzea eta elkarri entzutea izango ditu helburu jarduera honek. Hortaz, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Zertan datza jarduera?
Hilero, azken ostiralean, ikastolako 8 ama/aita Zuzendaritza Taldeko 2 kiderekin elkartuko dira gosari baten inguruan 8:00-9:00 bitartean, ikastolako momentuko gaien inguruan iritzi/ideiak partekatu eta ekarpen eta kritika eraikitzaileak egiteko.

Metodologia
Jarduera honetan parte hartu nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi behar du bere interesa azalduz. Behin izena emanda, esandako ostirala iritsi baino lehen Inika-ren bidezko mezua jasoko du pertsona horrek, izena eman dutenen artean aukeratua izan dela jakinaraziz.

Aukeraketarako irizpideak izen-ematearen ordena eta zuen seme-alaben adin/etapa izango dira, etaparen araberako interes komunak izan ditzakezue-eta. Parte hartuko duten Zuzendaritza Taldeko kideak ere interesguneen eta adin/etaparen arabera egokienak izan daitezen ahaleginduko gara.

Hobekuntza jarraia eta komunikazioa areagotzea bilatzen duen ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hil honetako gosaria azaroaren 24an izango denez, 22a baino lehen eman beharko duzue izena.

Jaso ezazue gure agurrik beroena.

Axular Lizeoko Zuzendaritza Taldea